2015/02/13

IYOTIAK

Gaur, eskolan Iyotiak ospatu ditugu. Goizean, Julen irakasleak Zanpantzar jantzia erakutsi digu eta jantziaren inguruko gauzak kontatu: joareen soinua, ibiltzeko modua, jantziak dituen zatiak erakutsi (joareak, isipua, txuntxurroa, azpiko gona...). Euskal kulturako pertsonaia tradizional onen inguruko gauza gehiago jakiteko aukera izan dugu!!!







Arratsaldean, Gardoilariz jantzita, herriko karrikak alaitzera atera gara, gure dantza emanaldi eta jantzi dotoreak erakutsiz. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina