2014/12/19

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!


Gaurko eguna emozioz beterikoa izan dugu: baserritar jantziak jantzi eta dotore etorri gara eskolara. Gure jaialdian, “Globo orkestra” eta “I wanna wish you” ekitaldietan parte hartu dugu, aurreko egunetan lan handia egin ondoren!!!

Ondotik, txokolate beroa eta gaztainak jan ditugu! Zein goxoa zegoen dena!!

Eta azkenik, baiii....!! Gurera ere, Olentzero etorri da eta 2. mailakoentzat, bi opari eta eskutitz bat utzi dizkigu, ikatzezko muxuz beteak!!