Azken egunotan elikadura osasuntsu bat aurrera eramateko oinarrizko ezagutzak landu ditugu. Eta ikasitakoa praktikan jartzeko, askari osasuntsu bat egin dugu.
Oraingoan Lehen Gizakien gaia landu dugu eta ikasitakoarekin antzerki bat prestatu dugu.
Horretarako, aldez aurretik lan desberdinak egin ditugularik: jantziak prestatu, lepokoak egin, eskenatokia apaintzeko ormirudiak burutu... eta, noski! Antzerkirako gidoia prestatu! A ze lanak!
Prestakuntza guztien ondoren antzerkia antzezteko eguna iritsi zen. Ikusi, ikusi...