2015/06/18

AMAIERA da HASIERA!!


Dagoenekoz, oporrak hartzeko eguna iritsi zaigu. Primeran ibili gara 2. mailan eta orain, atseden hartzeko momentua dugu.


Udako egunak ongi aprobetxatuko ditugu: igerilekuan, mendian,parkean....primeran pasako dugu!! Eta zuek ere lagunok, gogoratu ondoko esaldi hau lagunekin jolasten zaudetenean:

Jolasik onenek pertsona hobeak izaten irakasten digutela”!!



Irailean berriz elkar ikusiko dugu!! Bitartean, gero arte bat,  bertzerik ez!


Kantatzen ez duenak zorionik ez omen du!!



Hementxe duzue bideo zoragarri bat, non, bertako pertsonai batzuk agian ezagunak dituzuen?
KANPALDIA

Maitzeko hilabetean, 3. 2. eta 1. mailakoak kanpaldira joan ginen. Primeran pasatu genuen, Urederreko paisai zoragarriaz gozatzen eta baita Lizarrako kanpineko inguru eta ekintzak egiten. 






2015/05/26

HORTZETAKO PASTA

Atzo arratsaldean, gure gelan gonbidatu berezi bat izan genuen, Oihane. Bere, jakinduriari esker, hortzetako pasta ekologikoa egin genuen. Horretarako, gelara belar bereziak ekarri zituen: ezkaia, erromeroa, salbia, iltzea... beraien inguruko gauza gehiago jakin genituen eta zein garrantzitsuak izan daitezkeen gure gorputzarentzat ere. Hau baino gauza naturalagorik inon ez!!!

Mila esker Oihane!!








2015/05/19

BIKOTEKAKO IRAKURKETA


Gaurko gaztelania saioan,  6. mailakoen laguntza izan dugu ipuinaren irakurketa egiteko. Elkarri lagunduz, asko ikasi dugu eta oso ongi pasa ere. Baina, guk ere, ezin hobeki erakutsi diegu, zein ongi moldatzen garen gaztelaniaz ere irakurtzen!!








BARATZEKO LANDAKETAK


Kaixo lagunak!
Guri ere, baratzan lan egiteko ordua iritsi zaigu.  Ezin hobeki ibili gara Xabiren aholkuak eta laguntza jasoz. Oraingoan, tipul gorriak eta kalabazinak landatu ditugu. 








2015/05/12


BEHEKO BASOA

Dagoenekoz, gure gai berriarekin buru belarri lanean hasiak gara:  GOAZEN MENDIRA!! Eguraldi polit-polita dugula aprobetxatuz, eta gure proiektua martxan jartzeko asmotan, Beheko Basora joan gara lehenengo lanketa egitera...... Begira argazkiak!!












2015/03/16

Produktuek egiten duten ibilbide ziklikoa kontuan izanik, IƱigok osagai batzuk erabilita, beste produktu bat nola sortu daitekeen erakutsi digu. Osagai gutxi eta etxean ditugunak erabili ditu, eta noski, oso zabor gutxi sortuz. Zein osasungarria, EDATEKO JOGUR HAUEK!!!Zuek ere, hasi potetxoak gordetzen edateko jogurra egiteko!





2015/03/12

IRTEERAK

Eguraldi ona hasi bezain laster, guk ere zenbait irteera egiteko aprobetxatu dugu. Bi irteera hauetan lanbide desberdinak ikusteko aukera izan dugu, gure txaneleko gaiari jarraipena emanez “Makina matxuratua!! Goazen mekanikariarenera!! Lehenengo irteera, Izurdiagara izan zen eta bigarrena Arbizuko tailer batera. Zeinen ongi pasa genuen!!!

1. IZURDIAGA










2. ARBIZU





2015/03/02

TXOKOLATEZKO NAPOLITANAK

    Egun hauetan lanbideen inguruan gauza gehiago ikasten egon gara. Fabrika desberdinetan sortzen diren produktu batzuk behatzen egon gara, gailetak, eskularruak, oihalak....
   Orain berriz, gure txanda izan da, sukaldari profesionalak bihurtu bait gara. Horretarako, lehenik, errezeta idatzi dugu eta gero lanari ekin diogu, prozesua amaitu arte. Begira argazkiak!!








 ON EGIN!!