2015/06/18

AMAIERA da HASIERA!!


Dagoenekoz, oporrak hartzeko eguna iritsi zaigu. Primeran ibili gara 2. mailan eta orain, atseden hartzeko momentua dugu.


Udako egunak ongi aprobetxatuko ditugu: igerilekuan, mendian,parkean....primeran pasako dugu!! Eta zuek ere lagunok, gogoratu ondoko esaldi hau lagunekin jolasten zaudetenean:

Jolasik onenek pertsona hobeak izaten irakasten digutela”!!



Irailean berriz elkar ikusiko dugu!! Bitartean, gero arte bat,  bertzerik ez!


Kantatzen ez duenak zorionik ez omen du!!



Hementxe duzue bideo zoragarri bat, non, bertako pertsonai batzuk agian ezagunak dituzuen?
KANPALDIA

Maitzeko hilabetean, 3. 2. eta 1. mailakoak kanpaldira joan ginen. Primeran pasatu genuen, Urederreko paisai zoragarriaz gozatzen eta baita Lizarrako kanpineko inguru eta ekintzak egiten.