2015/02/20

Gaur arratsaldean psikomotrizitate gelan egon gara eta primeran pasa dugu!!!

Saioko zati batean, egurrezko piezak erabili ditugu eta hauxe izan da taldean sortu dugun lana!! Sormen handia dugu, bai horixe!! 







Egindako  lanaren inguruan, bakoitzak gure iritzia emateko aukera izan dugu. Hauexek izan dira aipatutako ideia batzuk: igerilekua, helikopteroa, kruzeroko barkua....

Eta zuk zer dela pentsatzen duzu????



2015/02/13

IYOTIAK

Gaur, eskolan Iyotiak ospatu ditugu. Goizean, Julen irakasleak Zanpantzar jantzia erakutsi digu eta jantziaren inguruko gauzak kontatu: joareen soinua, ibiltzeko modua, jantziak dituen zatiak erakutsi (joareak, isipua, txuntxurroa, azpiko gona...). Euskal kulturako pertsonaia tradizional onen inguruko gauza gehiago jakiteko aukera izan dugu!!!







Arratsaldean, Gardoilariz jantzita, herriko karrikak alaitzera atera gara, gure dantza emanaldi eta jantzi dotoreak erakutsiz. 



2015/02/09

10, 9, 8, 7, 6.... Unibertsoaren gaiari behar bezalako amaiera eman diogu, espazioan barrena bidaiatu ondoren. Hemen, gure gaiarekin batera egindako lanak aurkezten ditugu: Eguzki Sistema, Txoko Zuria  material interesgarriz betea eta Joan MirĂ³-ren lanak ikusgai dituzue!!