2014/12/19

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!


Gaurko eguna emozioz beterikoa izan dugu: baserritar jantziak jantzi eta dotore etorri gara eskolara. Gure jaialdian, “Globo orkestra” eta “I wanna wish you” ekitaldietan parte hartu dugu, aurreko egunetan lan handia egin ondoren!!!

Ondotik, txokolate beroa eta gaztainak jan ditugu! Zein goxoa zegoen dena!!

Eta azkenik, baiii....!! Gurera ere, Olentzero etorri da eta 2. mailakoentzat, bi opari eta eskutitz bat utzi dizkigu, ikatzezko muxuz beteak!!



2014/11/19

YOGA SAIOA

Gaur 4. mailako ikasleek saio berezi bat prestatu digute. Horretarako, psikomotrizitate gelara joan gara eta bertan, YOGA egin dugu!! Oso gustura pasatu dugu eta erabat erlaxatuak atera gara!!






2014/11/15

BARATZEKO PRODUKTUAK BILTZEN ARITU GARA!








ILUNDAIN BASERRI ESKOLA

Urriko hilabete bukaeran, Ilundaingo Baserri eskolan egon ginen. Bertan, animali pila bat ikusteko aukera izan genituen eta baita, baserriko lanetan aritu ere!!! Begira....


2014/10/07

IGERIKETA IKASTAROA

Kaixo guztioi eta ongi etorriak 2.mailara!
Hementxe gaude berriz ere lan eta lan, jo eta ke.
Hala ere aurten ezin kexatu. Ikasturtea ezin hobeto hasi baitugu. Irailean zehar IGERIKETA IKASTAROA izan baitugu eta egunero-egunero autobusez Arbizura joan gara. Oso gustura aritu gara!

                                          Autobusaren zai.
                                          Igerian hasteko prest!

2014/02/21

ASKARI OSASUNTSUA
Azken egunotan elikadura osasuntsu bat aurrera eramateko oinarrizko ezagutzak landu ditugu. Eta ikasitakoa praktikan jartzeko, askari osasuntsu bat egin dugu.


2014/02/12

INAUTERIAK

AURTEN GARDOLARIZ JANTZIKO GARA. 
HAU DA BEHAR DUGUNA:

ESTE AÑO NOS DISFRAZAREMOS DE GARDOLARI. ESTO ES LO QUE NECESITAMOS:


ZATI EZBERDINEZ OSATUTAKO ALKANDORA. CAMISA CON DIFERENTES TROZOS

GALTZA URDINAK / PANTALONES AZULES


  AZPIKO GONA / COMBINACIÓN


ZINTADUN TXANOA / GORRO CON CINTAS

ANTIFAZA

ZATAK

GALTZERDIAK / CALCETINES

2014/02/10

LEHEN GIZAKIAK


LEHEN GIZAKIAK

Oraingoan Lehen Gizakien gaia landu dugu eta ikasitakoarekin antzerki bat prestatu dugu.

Horretarako, aldez aurretik lan desberdinak egin ditugularik: jantziak prestatu, lepokoak egin, eskenatokia apaintzeko ormirudiak burutu... eta, noski! Antzerkirako gidoia prestatu! A ze lanak!


Prestakuntza guztien ondoren antzerkia antzezteko eguna iritsi zen. Ikusi, ikusi...

 

2014/01/13

Badatoz San Saastinak!




Larunbatean arratsaldeko 18:30etan herriko plazan "Lakuntzako Danborrada Txikia" ospatuko da. Entsegu orokorra, ostiralean arratsaldeko 17:00etan Udaletxeko ganboikoan izanen da. Anima zaitezte parte hartzera!

2014/01/12

ANATOMIA IRAKASLEAK GELAN!


Aitorrek eta Alainek bi txerriren birikak eta bihotzak ekarri zizkiguten gelara. 




Baita arnasketa-aparatuari buruzko zenbait azalpen eman ere!
 






Erreakzioak orotarikoak izan ziren; batzuk ikuste hutsarekin
konformatu ziren, beste batzuk ukitzen ere ahalegindu ziren...





Eta ausartenak trakeatik putz egitera animatu ziren.   
 

 

                                                                   


 




























Eta bai. BIRIKAK PUZTU ZIREN!!