2014/01/12

ANATOMIA IRAKASLEAK GELAN!


Aitorrek eta Alainek bi txerriren birikak eta bihotzak ekarri zizkiguten gelara. 




Baita arnasketa-aparatuari buruzko zenbait azalpen eman ere!
 






Erreakzioak orotarikoak izan ziren; batzuk ikuste hutsarekin
konformatu ziren, beste batzuk ukitzen ere ahalegindu ziren...





Eta ausartenak trakeatik putz egitera animatu ziren.   
 

 

                                                                   


 




























Eta bai. BIRIKAK PUZTU ZIREN!!

3 iruzkin:

  1. María Andueza Imirizaldu14/1/13 (22:13)

    Baina zenbat gauza ikasten ari zareten!
    Sorpresa hartu dut: aspaldian 2007koen blogean sartu gabe eta hara... dinosauroak, birikak...hainbat tarta...gosea ere piztu zait horrelako gozoak ikustean.
    Nik ere lehenengo mailara joan nahi dut egun batzutan!
    Ongi segi eta, Itziarri kasu egin.

    ErantzunEzabatu
  2. María Andueza Imirizaldu14/1/13 (22:35)

    LEHEN GIZAKIA
    Informazioa bilatzen aritu naiz eta beste eskola bateko blog bat aurkitu dut. Hona hemen helbidea:

    http://ikasiz-ikasi.blogspot.com.es/2011/01/lehen-gizakien-bizimodua.html

    3.zikloko ikasleena dela uste dut, baino nahiko informazio ematen du eta argazki politak dituela uste dut.

    Ea zer iruditzen zaizuen. Kontatuko didazue,bai?

    ErantzunEzabatu
  3. Mila esker Maria zure ekarpenengatik.
    Zuk gomendatutako helbidean sartu eta ikusi dut. Bihar guztiokin sartuko gara. Mila esker.
    Itziar

    ErantzunEzabatu