2015/05/26

HORTZETAKO PASTA

Atzo arratsaldean, gure gelan gonbidatu berezi bat izan genuen, Oihane. Bere, jakinduriari esker, hortzetako pasta ekologikoa egin genuen. Horretarako, gelara belar bereziak ekarri zituen: ezkaia, erromeroa, salbia, iltzea... beraien inguruko gauza gehiago jakin genituen eta zein garrantzitsuak izan daitezkeen gure gorputzarentzat ere. Hau baino gauza naturalagorik inon ez!!!

Mila esker Oihane!!








2015/05/19

BIKOTEKAKO IRAKURKETA


Gaurko gaztelania saioan,  6. mailakoen laguntza izan dugu ipuinaren irakurketa egiteko. Elkarri lagunduz, asko ikasi dugu eta oso ongi pasa ere. Baina, guk ere, ezin hobeki erakutsi diegu, zein ongi moldatzen garen gaztelaniaz ere irakurtzen!!








BARATZEKO LANDAKETAK


Kaixo lagunak!
Guri ere, baratzan lan egiteko ordua iritsi zaigu.  Ezin hobeki ibili gara Xabiren aholkuak eta laguntza jasoz. Oraingoan, tipul gorriak eta kalabazinak landatu ditugu. 








2015/05/12


BEHEKO BASOA

Dagoenekoz, gure gai berriarekin buru belarri lanean hasiak gara:  GOAZEN MENDIRA!! Eguraldi polit-polita dugula aprobetxatuz, eta gure proiektua martxan jartzeko asmotan, Beheko Basora joan gara lehenengo lanketa egitera...... Begira argazkiak!!